Jarraitu:

 
 

Zer da BIDEZKO MERKATARITZA?

Ohiko merkataritzaren ALTERNATIBA bat da, Hegoaldeko produktuak Iparraldeko merkatuetara eraman nahi dituena, pertsonak eta ingurumena ERRESPETATUZ, bitartekariak kenduz eta trukerako BIDEZKO harremanak SUSTATUZ, ez dohaintzazko harremanak soilik.



Bidezko Merkataritzaren irizpideak:

Soldata eta lan-baldintza duinak

Epe luzerako harreman komertziala

Prezioaren zati bat aurretiaz ordaintzea

Ekoizleen elkarteek euren etekinen zati bat herrialdeen oinarrizko premietarako uzten dituzte

Umeen lan-esplotaziorik eza

Gizonezkoen eta andrazkoen arteko berdintasuna

Partaidetza-bidezko funtzionamendua

Errespetua ingurumenari

Kalitatezko produktuak

 

KONTSUMO ARDURATSUA.

Zure eguneroko jardun eta erabaki txikienek ere eragina dute gizartean eta ingurumenean.

Kontsumo Arduratsuaren bidez, modu kritikoan eta etikoan begiratu eta aukerak bilatu nahi ditugu justizia soziala lortzen eta ingurumena zaintzen laguntzeko.

Bidezko gizarte orekatua bultzatzea inoizkorik premiazkoena da orain. Gutariko bakoitzak aldatu egin ditzakegu gauzak, aldaketa txikiak handi izan daitezkeelako denak betera eginez gero.

Zer egin dezakezu?

  • Bidezko merkataritzan erosi

Milaka lagunen bizimodua hobetuko du

  • Kontsumitu janari freskoak

Eta ahal dela…ekologikoak eta sasoian sasoikoak!

  • Ez erosi badaezpadako baldintzetan egindako arroparik

Hobeto joango zaizkizu!

  • Dutxa azkarra hobe bainua baino

70 litro ur aurreztuko dituzu!

  • Zaindu beti inguru naturala

Jaso zeure zakarra eta ez jarri arriskuan hemengo flora eta fauna

  • Ibili oinez, erabili bizikleta eta garraio publikoa

Eta autoa? Partekatu, ahal duzun guztietan!

  • Aparatu elektrikoak eta kargagailuak…

Amatatu guztiz!

 

JAKIEN ETA ARROPEN KONTSUMO ARDURATSUA.

Gure kontsumoak zerikusi zuzena dauka erosten ditugun produktuak ekoizten diren baldintzekin. Alkandora baten eta praka batzuen atzean, hainbat prozesu daude: lehengaien eraldaketa, diseinua, patroigintza, arropak jostea eta banatzea. Globalizazioak aldaketa handia ekarri du prozesuotan eta enpresen estrategietan.

Enpresen deslokalizazioak eta Hegoan tailerrak azpikontratatzeak lan-merkatu prekarioa ekarri du, eta merkatu horretan enpresek, askotan, langileekiko abusuak egiten dituzte.

Arropa Garbia Kanpaina laneko eskubideen aldeko nazioarte-mailako kanpaina da, 250 erakundetik gorako sareak (GKEak, sindikatuak, kontsumitzaileen elkarteak, emakumeen erakundeak eta ikerketa-zentroak) bultzatua.

Arropa Garbia Kanpainaren helburua da jantzigintzaren eta kiroletako oinetakoen sektorean laneko baldintzak eta baldintza sozialak ikertzea eta salatzea, ehungintzaren industrian aldaketak eragiteko eta jantzigintzako katean diharduten pertsonen laneko baldintzak hobetzeko.

Informazio gehiago: www.ropalimpia.org