Jarraitu:

 
 

IKUSKIZUNAK KARPAN


Tokia: Areatzako kaian

Data: 2016ko Azaroaren 10etik 13ra

Ordutegia:

Osteguna 10:
17.00 - 20.00
Ostirala 11:
11.00 - 14.00 / 17.00 - 21.00
Larunbata 12:
11.00 - 14.00 / 17.00 - 21.00
Igandea 13:
11.00 - 14:30

Osteguna, Azaroaren 10a

Arratsaldean, Mari Tere eta Mari Piri azafatek giro umoretsuan dinamizatu eta animatuko dute karpa.

 

Ostirala, Azaroaren 11

12:00 - 13:00 Sukaldaritza-tailerra, Cocina de GUERRILLA Sukaldearen eskutik.
Sukalde mugikorreko modulu bat jarriko da, sukaldeko tresneriarekin eta elikagaiekin batera, sukaldaritza sortzailean inspiratutako dinamikak gauzatzeko, bertaratutako pertsonek aukera izan dezaten elikadura jasangarriaren oinarriak esperimentatzeko eta hausnartzeko. Zenbait pintxo prestatuko dira bidezko merkataritzako elikagaiekin, horiek eskaintzen dituzten aukera berriak esploratu ahal izateko.

18:30 – 19:30 Afrikar Dantza eta Perkusio Ikuskizuna, emakumez osatutako Sökolé taldearekin.

Egun osoan, Mari Tere eta Mari Piri azafatek giro umoretsuan dinamizatu eta animatuko dute karpa.

 

Larunbata, Azaroaren 12a

12:00 – 13:00 Bidezko Merkataritzako Kakaoa dastatzeko saioa. Karpara datozen pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute Bidezko Merkataritzako zenbait kakaoren dastaketan.

19:00 – 20:00  Bollywood  Dantza, Danza Bollywood Bilbao taldearen eskutik. Indiako arte eta kulturari buruzko ezagutza dantzaren bidez eskuratzeko.
 
20:00: Bidezko Merkataritzako Produktuen Saskiaren Zozketa.

Egun osoan, Mari Tere eta Mari Piri azafatek giro umoretsuan dinamizatu eta animatuko dute karpa.

 

Igandea, Azaroaren 13a

Goiz osoan, Mari Tere eta Mari Piri azafatek giro umoretsuan dinamizatu eta animatuko dituzte karpako jarduerak.

12:00 – 12:45 Afrikar Perkusioari buruzko Esperientzia-tailerra. SÖKOLÉ ritmos y experiencias taldearekin.
Pertsona guztiek parte ahal izango dute tailerrean, perkusioarekin lehenengo konkatuta izanik.

13:00 – 14:00  Umorezko Antzerkia haurrentzat, Trokolo Antzerki Taldearen eskutik.
Chef eta Chof poz-pozik daude euren jatetxea inauguratzeaz. Baina, zer prestatuko ote dute, haietako batek janari osasuntsuaren alde egiten badu eta bestea janari azkarraren jarraitzaile amorratua bada? Ados jartzea ahalbidetuko dien osagaia aurkituko ote dute?
Zalantzarik gabe.
Zeren eta, umore handiz jantzitako historia honetan, sukaldean benetan prestatzen dena adiskidetasuna baita.

14:30: Bidezko Merkataritzako Produktuen Saskiaren Zozketa

 

  • Lau egunetan, honako hauek egongo dira karpan jarrita:

SETEMen erakusketa:  Tira dezagun Haritik: Ehungintza eta lan-eskubideak

KIDENDAren erakusketa: 10 arrazoi ematen dizkizugu Bidezko Merkataritza kontsumitzeko

ESNETIK,  esnekiak irabazi-asmorik gabe ekoizteko eta kontsumitzeko kooperatiba mistoa. Salgai izango ditu bere produktuak gure erakustoki batean.

EHNE - Bizkaia: Nekazaritza eta abeltzatza ekologikoaren sintikatua. Salgai izango ditu bere produktuak gure erakustoki batean.

 

Azaroaren 3tik 9ra bitartean, “European Fair Trade Exhibition - Totems” erakusketa egongo da jarrita Azkuna Zentroan